Erramun Baxok irakaslea, ohorezko euskaltzaina eta Euskal Kultur Erakundeko (EKE) lehendakari ohia ekainaren 3an hil zen, 95 urte zituela. Nafarroa Behereko Suhuskun herrian sortu zen zen Baxok, 1928ko abenduaren 26an. Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzetan «beti euskararen geroaz kezkatuta zebilen euskaltzalea» zen, baita «soziolinguistikan goren mailako aditua» ere. Johañe Etchebest-ek, Euskal kultur erakundeko zuzendariak "Erramun langile porrokatua, anitz inplikatua izan da pedagogiaren munduan, soziolinguistikan eta kultura arloan" azpimarratu zuen.
Terexa Lekumberri antropoloak elkarrizketatu zuen 2015ean, Eleketa ahozko memoriaren programaren karietara. Elkarrizketa aberats horren bidez EKEk Erramunen ibilbide eta ekarpen aberatsaren ezagutzeko parada eskaintzen digu. (...)