Hizkuntz burujabetzaren bukaera 1620ko Biarno eta Nafarroan
Nabarralde Fundazioak, Zabalik Elkarteak eta Hernani Errotzenek 1620, Nafarroako Lo(r)aldia programa antolatu zuten urriaren 3an Donapaleun. Urte hartan Nafarroako eta Frantziako erresumak bateratu zituen ediktua sinatu zuen Louis XIII.ak eta han galdu zen antzinako Nafarroako erresuma independentearen azken burujabetza arrastoa. Garai hartan eta ia ehun urtez Nafarroa Behereko Donapaleu izan zen Nafarroako koroaren hiriburua.
Jarraian, Iñaki Lopez de Luzuriagaren 15 minutako hitzaldia Donapaleuko Lo(r)aldiaren karietara, hitzkuntz burujabetzaren bukaerari buruz. (...)