« Kosta ala kosta, bidea irekiko dugu!! »
300 pertsona bildu dira Baionan Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko Bakegileek luzatu deiari erantzunez, igande honetan, irailaren 6an, Espainiar Kontsulatutik, Merkatu plazaraino #Askida Holakorik gehiago ez! mezuekin manifestatuz. #OrainPresoak aldarria lau haizetara hedatzeko lagungarria izan da mobilizazioa. Bertan "gobernuak bake prozesuari ekarpena egiteko eta gisako tentsio dinamikak sahiesteko" galdea luzatua izan da... ez "gizatasuna edo eskuzabaltasuna eskatzeko" baizik eta "adimena eta justizia eta bake balioak". Mobilizazioan, larritasunez berretsi dute "Heriotzeraino kondenarik ez!" eta "Bake prozesuaren heriotza zigorrik ez!".
Herritar guztien mobilizazioa, oraindik indartsuagoa eta erabakigarriagoa izan behar denez, hurrengo hitzordua irailaren 19an izanen dena, azpimarratu da, 2020 urtea aldaketaren urtea izan dadin! (...)