120 pertsona Veunac-en balentrien estreinan
Larunbatean, otsailaren 8an goizeko 11:00etan, 120 pertsonek parte hartu dute Bizi!k antolatu duen «autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena »ren estreinan Biarritzen, Europako biribilgunean. Guiness World Records–eko ordezkaria den Xan Pionaziria Jaunak balioetsi ondoren, Ingurumenaren Grenelle-eko Kattalin Berdeberdiak zorionak eman dizkio Biarritzeko Auzapezari egin duen ezin sinetsizko trikun-trakunarentzat.
Alabainan, Ingurumenaren Grenelle-ari saldu ondoren proiektu anbiziotsu bat Biarritzeko hirian autobusendako berezitua den bide batekin, eta horrela usaian ez bezalako diru laguntza inportantea lortuz Trambus proiektuarentzat, Michel Veunac Jaunak lortu du azken honen aurrekontuarekin, autoendako bakarrik diren hainbat bide osoki arraberritzen. Ez da autobusendako berezitua den bide bakar bat eraikia izan Europako biribilgunetik kanpo: zer balentria! (...)