Larunbatean, azaroaren 30ean, COP25aren irekitzearen bezperan, Biziren 23 ekintzailek, San-Leon biribilgunetik goiti Maréchal Soult ibilbidera zoan eta kendua izan zen autobus/bizikleta bidea berriz ezarri dute. Elkarteko kideek zolako estaldura laranja bat, hasieran bertan zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dituzte.
Ekintza horren bidez, mugimendu altermundialistak argi utzi nahi du "autoa ez dela bide bakarra" eta "mugikortasun iraunkorrei lehentasuna" eman behar dela ber maneran gaitzetsiz larrialdi klimatikoaren testu inguruan egiten den atzerakada, Historiaren zentzuaren kontra doalako. Ekintza bururatzean, igandean, abenduaren 8an, klimaren aldeko nazioarteko egunakari, 10:30ean Baionako Herriko Etxean bizikletez kolektiboki, familian eta besta giroan gaur egun bizikletei debekatua den BAB ibilbidearen zeharkatzea egiteko gomita luzatu dute. (...)