Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik
Urteetako galtzearen ondotik, azken datu soziolinguistikoen arabera badirudi hiztun kopuru absolutua egonkortzen hasia dela Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Datu ofizialek ez dute islatzen jendartean sakonki aldatzen ari den prozesu bat: gaitasunen eraldaketa, familia transmisioaren etenaldia, erabileraren apaltzea…
Mende erdi batez euskalgintza sozialak du euskararen biziberritzea bizkar gainean eraman. Haizeen kontra eta baliabiderik gabe, biziberritzerako tresna ausartak eraiki dizkigute, euskararen desagertze programatuaren patua gaindituz. Gaur egun, ziklo berri baten atarian girela dirudi. Transmisiotik erabilerara jauzia egiteko aroa, besteak beste.... Jarraian Biarritzeko euskara teknikaria den Eneko Gorriren hitzaldia 2019ko Topaldian. (...)