Uztailaren 1etik goiti, denak Enargiarekin!
Enargiak, %100ean berriztagarria den tokiko argindar hornitzaileak baieztatu du duela zonbait egun,berez %100ean berriztagarria den argindar eskaintza uztailaren lehenetik goiti proposatzen ahalko duela partikular eta profesional guziei.
Egun batzu barru, beren enargia.eus webgunean izanen den imprimaki baten bitartez beren eskaintzari lortzeko eskaera egiten ahalko da. Horren ondotik, Enargiak ditu behar diren desmartxa administratibo guziak eginen hornitzaile aldaketa egiteko. Hori mozturarik eta interbentsio teknikorik gabe. (...)