175 000 herritar erabakirako bidea indartzen
Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko 201,9 km-ko jende katea 175.000 pertsonarekin osatu du igande honetan, ekainaren 9an, erabakitzeko eskubidearen alde mobilizazio berri bat kausituz.
12:30ean Jone Amonarriz eta Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko ordezkariek, Gasteizeko legebiltzarraren aitzinean hitza hartu dute. "Bizikidetzaren, burujabetzaren eta erabakiaren aro berria" azpimarratuz. "Gizartean aldaketak eragiteko dugun indarraz jabetzen ari gara herritarrok. Azken hilabeteotan bereziki, milaka herritar atera gara kalera aldarri desberdinekin behetik gora antolatutako herri mugimenduek deituta. Behin eta berriro, herri bezala dugun gaitasun kolektiboa erakusten ari gara kalean. Eta behin eta berriro, aldarri horien guztien muinean erabakimenaren auzia dagoela agerian gelditzen ari da". Gure Esku Dagok, herri honetako eragile sozial, politiko eta kulturalekin eta erakundeekin batera erabakirako bidea egin nahi duela azpimarratu du... uste baitu estatus politikoaz erabakitzeko eskubidea gauzatzeko formula denen artean, adostasun zabalak eraikiz, bilatu, eztabaidatu, eta adostu behar dela, modu librean eta demokratikoan. (...)