Arnagako Adierazpena
Orain ia 7 urte etorri ginen, Donostiara, Europako azken gatazka armatua gainditzeko aukera erreal bat zegoela egiazki sinetsita. Une historiko horretan dei bat luzatu genion alde orori bide baketsu eta demokratikoekin bat egiteko bai eta desberdintasunak elkarrizketa eta negoziaketaren bidez konpontzeko metodoari atxikitzeko, lurraldean bake justu eta iraunkorra erdietsi zedin. ETAk gure deiari bere ekinbide armatuaren amaiera behin betikoa jakinaraziz erantzun zion.
Gaur Arnagako Etxera gatoz, Kanbon azken adierazpen historiko bati ongietorria ematera. Atzo, ETAk erakunde izateari utzi diola adierazi zuen. Hau Europa osorako une esanguratsua da kontinenteko azken indar armatuaren amaiera esan nahi baitu. Aieteko adierazpenetik hona azken zazpi urte hauetan guk egindako bake deiari erantzunez aurrera pausu nabarmenak egon dira Euskal Herrian. Badira Aieten egin genituen dei batzuk ez dutenak erantzunik izan. (...)