Hordago, Kulturgileen Ekimena
2016ko Abendoaren 16an, Luhuson, lehen 5 «Bakearen Artisauak» atxilotzen zituen frantses poliziak, ETA erakundearen armategiaren indargabetze operazio bat burutzen ari zirelarik, bake prosezuari indar berri bat eman nahian. Biharamunean berean, Ipar Euskal Herriko arte munduko 60 bat eragile biltzen ziren, sustengu mobilizazioari eragin nahian. Kulturgileen Ekimena izena hartuko zuen kolektiboa sortu zuten, arte munduko eragileek Euskal Herriko Bake Prozesuaren aldeko dinamikan parte hartzeko xedearekin.
Kulturgileen Ekimenak bi gertakari nagusi plantan jarri ditu. Lehena, Ipar EHko 35 bat kantari idazle ta musikarik parte hartu duten «Hordago» izeneko kantua eta bideoklipa (beherean ikusgai). Bigarrena, heldu den irailaren 30ean Luhuson iraganen den «12 ordu Bake Prozesuaren alde», kantaldi, bertso, ekitaldi eta kontzertu eguna. Bi gertakari horien bizi arazteaz gain, Kulturgileen Ekimenak Abenduaren 9an Parisen euskal preso politikoen alde iraganen den mobilizazio egunean parte hartzerat deitzen du. (...)