Mizel Bergouignan joan zauku
"Mizel Bergouignan joan zauku eta trixte gira... Bapatean joan zauku, eta sesituak gira... Euskal Herria zuen helburu, alde guzietarik zerbitzatu du! (...)" Michel Berhocoirigoin
"Mendi baten tamainako hutsunea utziko duk gure artean, Mizel, hi ere, mendi bat bezain handia izan haizelako. Baigorrialdeko mendi bat, horixe izanen haiz beti, Mizel. Jakintsua. Lanerako laguna. Entzuten dakiena. Beti hor dena. Eta besteok galduak giren aldietan, paisaia guzia kolpe bakarrean ikusteko so lasaia duena. Baina, mendiak zubi ere izaiten dituk batzutan. Eta horietakoa haukagu hi. (...)" Anje Arregi (Etxauzia Nafartarren Etxearen lehendakaria) (...)