Sartze on baten errezeta
Sartze on baten egiteko beharko da indar egin!! Ekain undarrean sukaldea utzi ginuelarik egoera ez zen dirdiratsua, bainan bon oporrak ziren. Etengabeko larrazken, negu eta udaberri euritsu batzuetarik ateratzen ari ginen… Aireztatu behar ginuen.
Bainan orai agorrila bukatu da, berriz lanean hasi behar dugu eta egoera konfirmatu da…iguzkiak ez du deus konpondu.