Etorkizuneko sindikalismoa, feminista izan behar da
Leire Txakartegi, ELAren batzorde eragileko kidea da eta sindikatuan genero politikaren arduraduna. 2 galdera egin dizkiogu Sindikatuak bere XIV. Kongresua ekainaren 15 eta 16an Bilbon eginen duela eta sindikalgintzan genero ikuspegiaren garrantzia ulertzeko.
Ahoan bilorik gabe Leire Txakartegik argi uzten du begi bistakoa dela historikoki eta tradizioz sindikatuak erakunde maskulinoak izan direla, maskulinitatetik eraikiak izan direla, gizonezkoen ikuspegia izan dutelarik ardatz. Autokritika hau onartu eta berdintasuna eta parekidetasuna bermatuko dituen eredu berri bat eraikitzeko bidea aurkezten digu jarraian. (...)