Ihauteriak, urtero ekinez arra-pentsatzekoak
Ihauteriak neguaren bukatzeari eta udaberriaren hasteari lotuak diren ospakizunak edo bestak dira. Eguberritik martxo-apirila arte, ihauteri aroa da. Amikuzeko Zabalik elkarteak dion bezala “Olentzero bera ez da zirtzil hastial eta zikin horietarik baizik, abertzaleismo neo-klasikoak papa-noeltzen duen arte.”
Ihauteri giroa dela eta, Zuberoan jada maskaradak partituak dira eta Baxe Nafarroan Santibaterentzat eta libertimenduentzat hitzorduak finkatuak izaiten hasiak dira. Lapurdin aldiz kaskarotek eta Zanpantzarrek berriz hainbat plaza animatuko dituzte. Aurten, Baionan Ihauterien karietara ekitaldi berezi bat antolatua izaiten ari da. Alda!k ukan du bertan buru belarri sartuak diren 'Baionako zirtzilak'- ekin elkarrizketa baten egiteko parada. Hara zenbait argitasun.