Altzari bahikuntza vs. Zerga ihesa
Joan den otsailaren 12an, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek HSBC bankuaren Baionako Thiers karrikako agentziako hainbat alki hartu dituzte eta beren mugimenduaren egoitzan ezarri. Gunetik atera aintzin militanteek bankuko arduradun bati Attac eta Bastamag-ek argitaratu berria duten “Livre noir des banques” (“Bankuen liburu beltza”) salaketa liburuaren ale bat eman diete.
Bizi! mugimendua engaiatu da HSBC-ren alkien itzultzera bankuak Estatuari ebatsi eta ondorioz zor dizkion 2,5 miliar euroak itzuli bezain laster.