Jendarte iraunkorra, kultur eta hizkuntz aniztasunaz
Hizkuntzaren ekologia edo ekolinguistika hizkuntzalaritza eta ekologia uztartzen dituen korrontea da. Osagai sozialez gain ingurumenaren eragile batzuk ere aztertzen ditu. Ekosistemetan eragina duenak hiztunengan eta beraz hizkuntzetan ere eragiten duelako.
Azaroaren 30ean, Baionako Euskal Erakustokian, Bizi! mugimenduko “Euskaraz Bizi!n” lan taldeak gomitaturik, Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko teknikariak jorratu du “hizkuntz aniztasun jasangarria”ren gaia. Jarraian aurkituko dituzue hizkuntz-ekologiaren adituak Alda!ren galderei ekarri dituen erantzunak. (...)