Fikzioa

Egun batez bazen gizon bat herrialde bateko lehendakaritzara heldu zena, bertan bizi ziren jendeen langabezia, pobrezia eta bizi baldintza txarrak aldatu nahian. Beste jende anitz bezala, lehenago izandako ibilbidean zenbait petto eginik zuen, baina ez zen horregatik besteak baino okerrago eta zinez sinesten zuen gauzak alda zitzakeela.
Baina mundu horretan erabaki nagusiak hartzen zituztenak jada ez ziren jendeak hautatu politikariak, sos gehien zuten enpresari, multinazional eta akziodunak baizik. Multinazional horien jabe aberatsek, biziki gutti izanik ere, mundu hartako jendearen gehiengo nagusiak baino sos gehiago bildua zuten. Pentsa! 90 bat jenderen artean bildua zuten legalki miliarka jendek baino aberastasun gehiago ; deklaratu gabe aldiz nork daki?

Besta bai…

Uda, festibalak, bestak, oporrak, aro ederra, mendia hondartza… Baina lanik gabe denarentzat zaila.
Alde batetik langileen bizi eta lan-baldintzak gero eta zailago eta arriskuan; bestaldetik, kontsumismo basan sartuak diren musika eta festa jaleak (nolabait definitzeko). Baliatu eta bota. Janaria, jantziak, puskak edota jendeak ere bai: bai lantegietako botagarri bilakatuak diren langileez mintzo garelarik...