« Komunitate bat ezin da sendotu eredu lehiakor basatiaren baitan »
Mario Zubiaga unibertsitarioak parte hartuko du Manu Robles-Arangiz Fundazioaren Iparraldeko X. urtemugaren karietarat "Burujabetza, Estatu guzietan", hitzaldi eztabaidan, larunbatean, azaroaren 1ean, arratsaldeko 15:00etarik goiti.
Enbata.info-ren zonbait galderei erantzunak ekartzen ditu, argi utziz "aderdi eta gizarte eragile antolatuek, aldaketaren defendariak baldin badira, jakin beharko dutela gizarte zibila laguntzen, kontrolatu gabe, elikatzen, bezero bihurtu gabe,mobilizatzen, abangoardismoan erori gabe..., bakoitzak, dagokion lekuan, erakunde publiko zein pribatuetan (enpresatan), behetik gora datorren eskaera bideratzen eta instituzionalizatzen".