«Euskaraldia, ederki. Baina ondo al goaz?»
Euskara indarberritzeko bidean beste atal bat irekitzeko garaia da, Jon Sarasuari Berrian egin dioten elkarrizketaren arabera. Batez ere lan munduari erreparatu dio, hezkuntzan egindako inbertsioaren ostean giltzarria delakoan.
"Arriskua benetakoa da: eginda ikusten dituzte gauza asko. Egunkaria haientzat ez da inoiz ametsa izan, edo herri telebistak, edo ikastolak, edo euskaltegiak. Horregatik egin behar dugu datozen hamarraldietarako gogoeta: benetako arriskua dago bost hamarraldiko puztualdia airez husteko. Belaunaldi bakoitzak behar ditu bere zereginak, eta, agian, datorrenarena hau da: «Lan eta bizi euskaraz, eta horretara goaz»." (...)