Macron eta Aljeria

Aljeriako gerlaren denboretan bizitzen ez zen lehengo presidentea dugu Frantzian Emmanuel Macron. Historiaren denboraldi horren begirada berri batez ikus zezakeen lehen buruzagia zitekeela pentsatu genuen batek baino gehiagok. Hain zuzen ere, oraindik presidente-gai zelarik, 2017-an, Aljerren bertan parte hartu zuen biltzar batean kolonialismoa gizadiaren kontrako krimena zela aldarrikatu zuen.
Kolonialismoaren gehiegikeriak eta alderdi ezezkorrak aspaldidanik salatzen ditugunoi, aro berri batean sartzen ari ginelako itxaropena eman ziguten Macronek esandakoek. (...)

Jackson eta George

Bi afroamerikarren izenak dakartza artikulu horren tituluak. Biak AEB-etako poliziak eraildakoak, baina bi gertaera latzen artean berrogei urte baino gehiago iragan dira. Kasu bietan erailketen egileak polizi zuriak ziren.
Mikel Azurmendik olerki bat idatzi zuen 1972 garren urtean Jacksonen erailketari buruz, Imanolen ahots ozenak geure belarrietara ekarri zuena eta garai haietako euskaldunak hunkitu zituena. (...)

Koronabirusa eta mugak

Sare sozialetan ikusten diren petizioen arabera, gero eta gaizkiago ikusita dago Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga itxia geratzea.
Azken hiru mendetako Euskal Herriaren Historiari begira, ez da lehengo aldiz hori gertatzen dela... (...)

Korona birusa eta tentsioak

Geure bizimoduak gainbeheratu ditu Txinatik mundu zabalera hedatu zaigun korona-birus pandemiak. Lehenago gripe sinple bat zelako arazoa zabaltzen zutenak, temati euren pentsamendu hertsian gelditzen dira, edo euren jarrera urratsez urrats berrikusten dute. Gauza egia da mende askotan zehar munduak ez zuela halako egoera gogor bat jasan. Alabaina, ez da ahantzi behar herrialde txiroetan beste eritasun larriek giza hondamendiak eragiten dituztela: ebola, paludismoa, gosea, hiesa.
Baina Europa eta Amerikaren Iparraldea ukitu ez dituelakoan, eta geure bizi modu goxoak desorekatu ez dituelakoan, kasu gutxiago eman diegu, eta zoritxarrez askoren artean ezaxolakeria nagusitzen da. Horiek dira geure eurozentrokoikeriaren ondorioa. Orain gertatzen ari dena ailedi guretzat irakaspen on bat, geure sistema osoa iker, alda eta hobe dezagun. (...)

Tranbusaz

Joan den urteko irailaren hasieran abian ezarri dute tranbusaren lehengo linea, Baionako Goi Lurretatik Biarritzeko Herriko Etxeraino.
Horrekin batera, orain arte zeuden beste linea arruntak aldaturik izan dira, jadanik jende batzuen protestak ondorioztatuz. (...)

Espaniako Estatuko aurtengo hauteskundeak

Apirilaren 12-an hasi da hauteskunde kanpaina Euskal Herriaren Hegoaldean eta Espainiako Estatuan. Franco desagertu zenetik, hauteskundetarik gogorren, zailen eta korapilatsuetarik dela nabaritzen dugu demokrazia eta herri eskubideen alde garan guztiok.
Hauek dira aurtengo testuingurua zaila bihurtzen duten faktoreak. (...)

Etorri den hizkuntza borrokaz

Duela hogei urte, gutxi gorabehera, desagertu zen EGUNKARIA aldizkarian "Datorkigun gerla" izenburuko artikulu bat idatzi zuen Xabier Kintanak. Euskal Herrian bereziki, eta Iberiako beste nazioetan orokorki etortzen ari zen hizkuntzen arteko borrokaz ari zen.
Duela egun batzuk ABC kazetan irakurritakoak gerla hori hasi dela argi eta garbi frogatzen digu: "Gaztelera ehortzi nahi duen legea presaka onartu nahi du Sanchez-en gobernuak." dio artikuluaren izenburuak ("El Gobierno de Sanchez quiere aprobar con urgencia la ley que entierra el castellano"). (...)

Larreola

Eztabaida eta protesta asko sortu dira duela guti Larreolako (edo La Rioja-ko) sozialistek herrialde horren autonomi estatutua aldatzekotan "Euskara Larreolako ondasun bat" dela aipatu nahi dutelako.
Bertan alderdi abertzalerik ez izanik, oso harrigarria da, hain zuzen ere.(...)

Idoia Mendiak Salvini eta Le Pen-ekin alderatu ditu Egibar eta Iriarte

Joan den astean Bruselara joan dira Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramalea eta Joseba Egibar jeltzalea Euskal Herriko arazoa eta herri eskubideaz mintzatzeko.
'Irudi txarra ematen du EAJk eta EH Bilduk Europan estatus berria aurkezteak' dio Idoia Mendiak, Salvini eta Le Pen bezala, nazionalismoak orohar etorkizunaren eta europear proiektuaren aurkakoak direla erranez, arazo zailentzat erantzun errazak planteatzen dituztelako. (...)