Mantentze eskasetik hondamendira

Italia eta mundu osoa inarrosi ditu Genobako bide zubian gertatu zen suntsiketak. Halako ezbeharra Italian eta beste leku batzuetan gertatu zen arren, oraingoan biktimen kopuruak eta trafikoari dagokionez obrak daukan garrantziak eta handitasunak gizartearen arreta gehiago piztu dute.
Nire lanbidea bidegintzari zegokionez gero, lerro hauen idaztea bururatu zait. (...)

Soldadutza unibertsala

Azken berrogei eta hamar urteetan zehar, jende batzuetarik, gaizki ikusia izaten zen derrigorrezko soldadutza Frantziako Estatuan, baita Europako lurralde askotan ere. Joan den mendearen hasierako nazionalismoek eratu zuten mentalitate militarista hertsi bat eta Frantziako gerla kolonialek eta 1968 urteko iraultzak "fama ona" kendu zioten urratsez urrats. Euskal Herriaren Hegoaldean ere, kontzientzia objektoreen mugimendua nahiko azkarra izan da. Horretaz oharturik haren denbora urterik urte murriztu dute Frantziako agintariek eta 1997-garren urtean azkenik betirako (?) kendu, soldadu profesionalei lekua utzirik.
Nire uste apalean hobeki litzateke errotik irakaskuntza sistema berrikustea, kontrola gehiago egitea eta lehen mailako ikasketak bukatu ondoren gazte guztiek oinarrizko gauzak jakin ditzaten neurri egokienak hartzea. Eskola irakasteko eta ikasleen aurrerapenak eta ezagutzak kontrolatzeko eta zaintzeko egina da. (...)

Pentsioak

Egun hauetan gogorki manifestatu dute Espainiako Estatuan eta Hego Euskal Herrian pentsiodunek, hilero jasaten dutena duintasunez bizitzeko aski ez dutelakoan.
2014-ko hasieratik erretiratua edo jubilatua izanik (jubilatua hitza hobeki dagokigulakoan nago eta azpiko lerroetan horren zergatikoa esplikatuko dut), nire pentsioa Frantzian pagatzen direnetan makalenetariko bat ez izan arren, aitor dezadan, ez dela gehiegizkoa, kontutan harturik diru sartze guztietatik erdia baino gehiago seguruetan, egoitzaren gastuetan, zergetan komunikazioan eta energian, esan nahi baita ezin ekidin ditugun fresetan, gastatzen direla, gure egoitza bakarra aspalditik ordaindua izan arren. (...)

Mission Pays Basque

Urte ondar honetan Euskal Telebistatik "Mission Pays Basque" film berria ikusteko aukera ukan dut, nahiz-ta hasiera ez nuen ikusi. Baina obra honi buruz nire aburua eman dezadan ez dit huts horrek oztoporik eman.
Ez da lehendabiziko aldiz Frantzian edo Espainian estatuen menpean dauden nazio ukatuei buruzko film baten kaleratzea: "L'affaire corse"; "Ocho Apellidos Vascos" aurrekariak ukan ditugu. "GAL", "Operacion Ogro", "El lobo" eta "Lasa eta Zabala" naski, beste kategori batean kidetzen ditut, errealitateari hobeki dagozkiolakoan. (...)

Abenduaren 21eko bezperan

Lau egun eskas zaizkigu Kataluniako hauteskunde aurreratuak egin arte. Gaurko egoera ikusirik (155 garren artikuluaren arabera autonomia behin behineko kendua; katalan abertzaleak espetxeratuak edo Belgikara erbesteratuak; bertako aferak zuzen Madriletik zuzenduak) hauteskunde autonomikoez mintza gaitezkeenik ez dezakegu esan.
Gauza bat irabazia izan da behintzat: Espainiako Gobernuak ezarritako Puigdemont jaunaren kontrako euro-agindua "linboetara" igorria izan da. Baina kasu, hauteskundeak irabazi ala ez Puigdemont jauna Kataluniara itzultzea oso zuhurra denik ez dakigu; Espainiako PP-ko gobernuak beste buztanik ukan dezakeen katu tzartzat jo dezakegulako. (...)

Larrun mendia bakean utzi

Aste buru honetan bi manifestazio garrantzitsuak izan dira Lapurdin: larunbatean lehena Kataluniaren alde Baionan; Larrun mendian bigarrena igandean. Bigarrenari buruz idazten dut gaurko artikulua.
Lau ehun pertsona Sara, Azkaine eta Bidasoako Beratik Itsasertzeko mendiaren gailurreraino igo dira: mendizaleak, ekologistak eta abertzaleak edo hiru sentimendu horiek gogoan dituztenak. ZAD berri bat bilakatuko ote da Larrun mendia? Ihardespena emanen digu gero hurbilak. (...)

Kataluniako egoera korapiltsua

Joan den ostegunean alde bakarreko independentziaren aldarrikapena egin ondoren, eztabaidatsua den 155 artikulua indarrean ezarri du Espainiako Gobernuak. Ondorioz, bi gobernu izaten ahal dira Kataluniako Generalitatean: bata espainolista edo unionista, Soraya Saenz de Santa Maria Espainiako lehen ministroaren ordezkariak zuzenduta, eta bestea Puigdemont independista katalanak.
Kataluniako abertzaleek duten indarra desobedientzia zibila eta greba masiboak dira; denak indarkeriarik gabe. (...)

Kosovo-tik Katalunia-ra

Kosovo eta Kataluniaren arazoen artean konparaketa batzuk egin dezakegunik bere buruari galde diezaioke batek baino gehiagok.
Puntu komuna da, naski, biak oinarri etniko bat duten nazio askapen mugimenduak direla-eta.(...)

ETAren desarmatzeaz

Martxoaren 17 eta 18ko asteburuan, ETA-ren desarmatzeari buruzko mintzaldi garrantzitsu bat emana izan da Biarritzeko Bellevue Kasinoan. Iparraldean ematen den bigarrena da garrantziari so ematen diogun heinean, lehengoa 2014 garren urtean Baionako Unibertsitatean egina izan zela jakinik. Giro berezi batean egin da aurtengoa, Luhusoko gertaerak kontutan harturik.
Frantziako gobernuak kasu egin beharko: Iparraldeko gaurko giroa ez da joan mendeko zortzigarren hamarkadakoa bezala; abertzaleak ez dira gehiago baztertuak Iparraldeko gizartean; hori ikusi dugu Luhusotik landa. Egun batean antolatutako manifestazio batean, berehala hiru mila bat jende elkartu zen, hautetsiak eta gizarteko hainbat ekintzaile barne. Jende ezagun berdinak bildu zituen Biarritzeko foruak. (...)