Ahal Dugu – Podemos
Azken lau hilabete hauetan Madrilen gobernu berri baten osatzea ezinezkoa da eta hauteskundeak berriz egin behar izatea gero eta nabariagoa da. Francoren diktadura bukatuz geroztik, hau da Espainiako Estatuak pairatzen dukeen kinkarik larrienetako bat.
Euskal Herriak, Kataluniak eta Galiziak erabakitzeko eskubidea erabili ondoren, hiru nazio hauetatik batek edo hiruek Espainiatik banantzeko erabakia hartzen badute, zer izanen da Ahal Dugu-ren erreakzioa? Konstituzioaren zortzigarren artikulu madarikatu hori ezabatzeko xedea ahal dute?