Euskara oinarrian
Marxista beren ustez ortodoxoen aburuz, hizkuntza goiegituran dago, gauza beharren eta garrantzitsuenak azpiegituran daudelarik.
Baina nor dira denentzat eta denen ordez pentsatzen duten maisu guztiz jakintsu eta hutsezin horiek? Hizkuntza inperial batzuetan mintzo zaizkigu: aleman, frantses, ingeles, gaztelaniaz, hots galtzelo arriskutan ez dauden hizkuntza nagusietan, aitzitik beste guztien irensten ari diren horietan. Beraz hizkuntzagatik buru hausterik ez dute, komunikatzeko tresna soiltzat ikus dezakete. (...)