Isiltasuna hautsi

Gauaren erdian elkarturik ziren, gertaturiko eraso sexualak salatzeko. Gauaren erdian, hitza hartu zuen emazte gazte batek: «Eraso bat salatzeko hartzen dut mikrofonoa. Salatu nuen... baina, erasotzailea babestu nahi izan zuten. Erasotzailea babestu zuten, aulki bat duelako Legebiltzarrean, haien iduriko jasan dudan erasoa baino garrantzitsuagoa delako haren karrera».
Tonu deliberatu batean mintzatu zen emazte gaztea. Ikarak sendi ziren hala ere bere ahotsan. Bortxaketa bat salatzea ez delako erraza. Baina, indarra zen nagusi, dudarik gabe. Bortxaketa bat salatzea ez delako sekulan erraza. Hiru emaztetarik bat da sexualki erasotua izan. Eta isiltasuna nagusi. Isiltasuna nagusi denean zaila delako isiltasuna haustea.

Angela Davis eta gu…

Angela Davis gutartean zen. Angela Davis gure laguna da, errepikatu dugu. Gurea... norena? Denena?
Aberasgarriak eta ezinbestekoak, utzi dizkigun irakaspenak. Hamaika opresio sistemek ingurutzen, kudeatzen eta bortxatzen gaituztela ; guztien barne girela, zapaldu ala zapaltzaile/pribilegiatu gisa. Ez girela sekula horietaz aparte.

Inor ohartzerako

Autobusean. Autobusa beterik eta ni masaren erdian. Ezezagunei so ; begirada, irriño ala solasgai bat kausitu nahian. Halakorik ez dut atzeman ordea. Kopetak kausitu ditut. Kopetak. Guztiak haien mugikorraren pantailari so.
Erdian ziren bi adinetakoak salbu. «Garaiak aldatu dira» pentsatuko zuketen, seguraski.

Eskola

Euskalduna eta sexu-genero-sexualitate lotura hertsagarritik askatua liratekeen Euskal Herri bat amesten dut.
Eta espainolista eta tradizionalista horiek bezain bat dakit eskolaren garrantziaz!