Euskara batua eta euskalkiak… Hau da hau gaia!

Zenbat hunkitzen gaituen euskaldunak gure mintzairak! Zenbat defendatzen dugun, egoera zailean bizi baita, baina bestalde ere norberak berea hoberena duelakoan! Azken aldian euskara batua ala euskalkiak, hautu bat egin behar balitz bezala, eztabaida latzak irakurri izan ditut interneten.
Eztabaidan ulertzen dudana da, baikotza bere eremuan gotorturik dela, bestearen tokian ezarri gabe: Euskalkiak desegin nahi umen dituzten “euskarabatuzaleak”, eta batzuk badaitezke, eta parean, euskalkien txokokeriarengatik, euskara batua baztertzen dutenak; eta horietarik ere baditeke. (...)

Ez besteak baino zozoago…

Urteetan kazetaritza lanean arituz, besteei gertatuak kontatzeko ohitura izan dut, baina ez ene iritzia ematekoa. Eta hori zaila zait. Badakit ez naizela bakarra: usuenean hedabideetako kronikari edo solasetako parte hartzaileak, gizonak izan ohi dira. Gauza bera postu eta toki publikoetan hitza hartzen dutenetan. Badakit elkarteetako antolatzaileentzat zaila dela lehen lerroan egoteko prest diren emazteak atzematea.
Emazteak lehen lerrora agertzen ez bagara, usaian erraten dena, bizitzaren eta gizarte honen antolaketaren ondorioa izan ohi dela, familiako antolaketan emazteek etxeko ardurak eta zaintzak izan ohi ditugulako eta gizartea ez dugulako antolatua familiako lanak partekatzeko. Baina arazoa hori baino urrunago doala uste dut, urteen poderioz ikasi dudanaz.

“Ezinezkoa”

Film bat aipatu nahi nizueke. “Ezinezkoa” izena duen filma, edo jatorriko bertsioan “Lo Imposible”. 2004ko eguberri garaian, Tailandiara oporretara joana zen Maria, senarra eta 3 semeekin. Hotelean, Tsunamiaren izugarrikeria jasan zuten. Haiek bezala, beste turista andanak, eta nola ez, Tailandiarrek. Izugarrikeriaren aitzinean jendeen jokamoldea erakusten du filmak.
Aberatsen herritik oporretara herri txiro batera joanik, baliabiderik ez dutenek lagundu dituzte turista horiek; aldiz, ezin-biziko egoeretatik ihesi, herri aberatsetara heldu direnak, baztertuak, kanporatuak eta hiltzerat utziak dira. Nola da posible?