Txirikordatzeak

Nere ibilbidean bat egiten dute euskaltasunak, ekologismoak/desazkundeak, eta jende xumeen bizi baldintzen jabetzari buruzko kezkak. Ez dakit hiruak nola bereizi – teorian izan ezik – nere bizipenetan soka batean bezala txirikordatzen baitira.
Bizipen pertsonal batzuek ez dute deus berezirik, aldi berean – edo horregatik hain zuzen – esanahi kolektiboa eramaki dute, eta pertsonalak izateagatik esanahi horiek sakonago zuztartzen dituzte gugan. (...)

Laborantza prest ote da? 2/2

Klima aldaketari aurre egin, erregai fosilak gure atzean utzi, lurrak artifizializatzetik babestu, Euskal Herriko biztanleria elikatu: hainbat erronkaren bidegurutzean dago gure laborantza. Edo gure laborantzak daudela erran behar nuke, egoera kontrastatuak baititu gure lurraldeak.
Bigarren zati honetan, biharko eredua eraikitzen hasi diren gaurko ekimen batzu begira ditzagun. (...)

Laborantza prest ote da? (1/2)

Klima aldaketari aurre egin, erregai fosilak gure atzean utzi, lurrak artifizializatzetik babestu, Euskal Herriko biztanleria elikatu: hainbat erronkaren bidegurutzean dago gure laborantza. Edo gure laborantzak daudela erran behar nuke, egoera kontrastatuak baititu gure lurraldeak.
Lehen zati honetan, panorama orokorra begira dezagun. (...)

Une occasion manquée

La pandémie de Covid19 a été, pour les progressistes d’Europe, une occasion manquée de comprendre et de mettre en pratique l’interdépendance, à travers la protection collective et l’autodéfense sanitaire, en intégrant la science dans les démarches de reprise en main des conditions de nos vies.
Je cherche ici à comprendre ce qui nous a fait défaut, et ce que ça implique quant aux défis qui nous attendent. (...)

Urrun ikusten zakien

Jakes ez nuen pertsonalki ezagutu, baina eragin arras luze eta zabala izan duten pertsonetakoa izan da, talde ttiki batekin Enbata sortu zuenetik. Ipar Euskal Herriko euskaldun zaharberritu, ekintzaile edota mota anitzeko herri-eraikitzaileen ibilbideak modu ezberdinetan erraztu eta bultzatu dituzte Jakesen lanaren emaitzek.
Bere ekarpenak parrafo ttiki honetan ezin dira laburbildu, baina ezaugarri bakar bat atxiki behar banu, erranen nuke oso urrun ikusten bazakiela. Bere garaiko markoetatik kanpoko bilakaerak asmatzen jakin izan zituen 1960ko hamarkada hasieran, Frantziak bere azken koloniak galtzen zituelarik eta Europar Batasuna osatzen hasten zelarik. (...)

Ez gara ohartzen

Uda honetan pairatu ditugun bero-uhinen eta lehortearen eraginek agian klima aldaketaren ohartzean jauzi bat bultzatuko dute gizarte mailan, azkenean “dakiguna sinetsi dezagun”, Jean-Pierre Dupuy·k zion bezala.
Baina jauzi hori, zai ditugun bilakaerei aurre egiteko, aski haundia ote da? (...)