« Orain tresna gauzatzeko garaia da! »
Sei hilabeteren buruan, lehen aldikotz Iparraldeak bere mapa ukanen du, lehen aldikotz lurralde osorako politika amankomunak eta orekatuak garatzeko aukera ukanen du eta bere biztanleak komunitate baten partaide izanen dira. Lan handia bada estrukturaketa lana aitzina eraman eta HELEPa 2017ko urtarrilaren 1ean martxan jarri dadin. Hautetsiek, bozka definitiboa onartu eta horren zerbitzura jarri behar dute. Ez gira zatiketa une batean baizik eta, elkarlanaren unean.
Asteazkenean, uztailaren 27an, arratseko 19:00etan Baterak hitzordua finkatua du Baionako Besten lehen eguna kari, elgarrekin ospa eta eraiki dezagun gure biharko lurraldea. Denek betan erakuts dezagun lurralde honen egituratzeko dugun xede amankomuna, lurraldeak izaite bat ukan dezan Nouvelle Aquitaine delako eskualde berrian. Adiskidantzazko baso bat lagun ekitaldi aberats baten inguruan bil gaitezen Herri Elkargoari behar den bultzada emaiteko!