« Ekainak 8 inflexio puntu bat izango da Euskal Herrian »
Eskozian eta Katalunian erabakitzeko eskubidearen arloan diren prozesuen motorea herritarren jarrera izan da eta jarrera aktibo eta positibo horri esker Estatuen gobernuetan ari direnak- pertsonak haiek ere bai-, badakite ezin dutela besterik gabe beren erabakiak herritarren borondate demokratikoaren gainetik ezarri.
Gure bizitzetako ekainaren 8etan, 2014.urteko egun horretan gu zein Km-tan izan ginen gogoratuko dugun eguna izango da.