Determinazioaren kuraia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Joan den martxoan, Frantziako Poliziak 6 euskal militante gazte atxilotu zituen, bi Hendaian, bi Urruñan, bat Kanbon eta azkena Baionan, 19 eta 28 urte artekoak. (...)
Ez dut ulertzen Frantziako podereak (...) kontrajarri nahi dien neurriz kanpoko errepresioa. Ez bada, berriz ere, olioa sutara botatzeko borondatea, arazo horiei konponbideak ekartzeko ordez. (...)

Ulertu nahi nuke…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Jakin nahi nuke nola bozkatu duten ene herriko bizilagunek azken hauteskundeetan. Jakin nahi nuke norekin hartzen dudan goizeko kafea herriko ostatuetan. Ulertu nahi nuke zergatik izan diren emaitza horiek Iparraldean. Ezin dut ulertu eskuin muturrekoen arrakasta gure herri ttipietan. Ez dut ulertzen! Zerk motibatzen ditu bozkatze horiek? (...)
Denbora berean, nola ez azpimarratu gertakaria eta txalotu, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu abertzalearen hautestea. Garaipen bat abertzaleentzat, Euskal Herriko boz abertzale bat Frantziako boterearen erdian. Ez da guti! (...)

Gure demokrazia babes dezagun…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Kanboko herriko etxearen paretan ezarri zuten banderola zabalean, irakur zitekeen herriak bere sustengua ekartzen ziela erasoak jasan zituzten herriko auzapez eta hautetsi guziei. Nahi ala ez, zenbait egun lehenago, leku hartan berean iragan zen gertakari batekin lotura egin nahian. Hitz guziak erabili ziren salaketetan: bortizkeria, ukaldiak, erasoak, demokaziaren haustea, etabar… Christian Deveze auzapezak gaitzespen lehiaketa bururatu zuen deklaratuz errekuperazio politikoa bazela Marienia proiektuaren aurkakoenganik.
Errekuperazio politikoa? Bai naski. (...)

Konponbidearen giltzak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Joan den urtarrilaren 13an, milaka pertsona biltzen ziren Bilbon “konponbiderako giltzak“ lemapean. Pasa diren urteetan bezala, deialdia luzatua zuten euskal preso eta iheslariei sustengua ekartzeko, eta bereziki konponbidea eta elkarbizitza aldarrikatzeko. Urte hasierako manifa hitzordu politiko nagusi bilakatua da eta Euskal Herriko gizarteak erantzuten dio behar den bezala. Urtero Iparralde et Hegoaldeko herri gehienetan zabaltzen dira parte hartze deialdiak. Aurten 70.000 lagun bildu ziren.
Bilboko manifaren hastapeneko banderolan bi kide besteak beste: Beatrice Molle Haran eta Txetx Etcheverry. Bi lagun horiek epaituak izanen dira datozen apirilaren 2 eta 3an 2016ko Luhusoko aferan. (...)

Emazte laborariak argitan

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Aurtengo Lurramaren gai nagusia emazteak izanen dira, emazteak laborarien munduan. Lurrama egunen aurkezpenean, Amaia Iribarren, Itsasuko baratzezain eta ardi hazleak fermuki adierazi zuen: “Betidanik emazteek leku garrantzitsua ukan dute laborantzan”. Ez da dudarik. Hori da argitan ezarri behar dena.
Azken bi hamarraldietan urrats handiak egin dira lan horien ezagutzan. Ondoko urratsean, genero-estereotipoak deseraikitzera pasatu behar gira, laborantza munduan beste sailetan bezala. (...)
2023ko Tourra Baionan.

Euskal Herria karta postala da!

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda huntako irudi nagusietarik bat Euskal Herrian, berdin nagusiena, izan da naski, Frantziako itzuliaren hastapena Bilbotik eta ondotik izan diren hiru egunak Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin barna. Kirola maite ukan ala ez, denek ikusi ditugu irudi horiek. Milaka lagun bilduak bide bazterretan, ikurrinak eskuetan, liranja kolorezko kamisetak jantzirik. Irudi horiek munduko itzulia egin dute. Zenbait egun berantago, Iparraldeko herri batzuetan atera ziren salaketa batzuk, espekulazioaren aurka, euskal herria ez dela karta postal bat. Ez dakit bi gertakarien artean loturarik baden baina interesgarri iduritzen zait biak lotzea.
Euskal Herria agertu da mundu osoan, bere nortasunarekin, bere ikurrinarekin, bere giroarekin. (...)

Aberastasunen banaketa

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Gertakari batzuek markatzen dute gizartea, eta horietarik zenbaitek belaunaldi oso batzuk. Duela berrogeita hamar urte, Ezpeletako kasko batean, zuharretako lepoan xuxen izateko, hiru gorputz atzemanak izan ziren. Hiru Maliar, akiduraz et gosez han hil ziren.
Berrikitan gertakaria berriz aipatua izan da, Ezpeletar batzuek nahi ukan baitute gertakaria ez dadin ahantzia izan. Adin bateko herritar guziek ezagutzen dute historia, beste zenbaitek zerbait entzuna, baina belaunaldi gazteenek eta kanpotik etorri egoiliarrek ez. Berrogeita hamar urte barne gertakaria ezeztatua izan balitz bezala. (...)

Gaurko azalkeria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Harritzekoa zait ikustea zein mundutan bizi garen. Maila guzietan. Gauza guziak nahasi gabe eta bakoitzari bere berezitasuna utziz.
Milioiak eta milioiak aurkitzen dira gerla baten diruztatzeko, beste hainbeste ekonomia hauskor batzuen laguntzeko baina diruztatze iturriak hesten dira arlo sozialetara iristean. (...)

Iparralde ttipi bat

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lurraman. Berriz ere plazer ukan dugu Biarritzeko Irati gelara itzultzean Lurrama normal baten bizitzeko. Arbonako Lurramak oroitzapen ona utzirik ere, gehiago borroka egun gustuarekin haatik, ez zuen Irati gelako Lurramak ekartzen duen handitasun berezi hori erakutsi. Iduri du Irati gela Lurramarentzat pentsatua izan dela.
Lurrama eskaintzean, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak nahi ukan zuen laborantza modelo bat sustatu, berak bultzatzen duen modeloa. Urtez urte, Lurrama Iparraldeko hitzordu nagusi bilakatu da, eta ez bakarrik laborarien hitzordua, herri baten hitzordua ere. (...)