Jendetsuak, alaiak, garbiak. Euskaldunak?
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Baionako bestak iragan dira. Jendetsuak, alaiak, garbiak, antolatzaile eta arduradunen ikuspuntutik bederen. Bakoitzak nahi duena pentsa dezake baina Baionako bestek ez dute nehor axolagabe uzten. Maite ditugu asko edo gaitzesten. Ez da ere Baionako bestak egiteko manera bakar bat, badira asko.
Zer ekartzen digu jakiteak Baionako bestak frantziako lehenak edo Europako hirugarrenak direla jendetzaren aldetik? Zergatik ez gogoetatu zer bilaka daitezkeen Euskal Herriko bestarik ederrenetako horiek, denei irekiak izanez, denentzat antolatuak? (...)