Euskal Herria bai ala ez?
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Asumitu behar dugu, ez baldin bada errexa ere, betidanik euskal herritarren artean, euskaldunen artean, eta behar bada bereziki abertzaleen artean, harrotasun pixka bat agertzen dugula noiztenka. Batzuetan, kanpotik ohartarazten digute, berdin harroputzak girela edo bederen gutaz aski harro girela euskaldunak. Entzuten da abertzaleen artean, auto-antolakuntzan gaitasunak ditugula, gauzak gure gain hartzeko errexki ari girela edo proiektu batzuk sortzeko tenorean, ideia bikainak ditugula.
Ez gira sartuko joan diren hauteskundeen bilan edo analisian; argi da abertzaletasun politikoa aitzinatzen dela Ipar Euskal Herrian, boz kopuruetan, ehunekoetan gora ari dira gure emaitzak jakinez legebiltzarreko bozak ez direla usaian hauteskunde errexenak, bereziki aurtengo testuinguruan. Baina gustu gazi gozoa uzten digute aldi berean emaitza horiek, baita azken denboretan iragan diren gertakari batzuek ere. (...)