Bainan nun dira jakobinoak?
Lasai izan irakurle maitea, ez ditut baitezpada xekatzen jakobinoak, jakinez errabia duten xakurrak bezala etortzen direla deus galdeginik gabe!
Aukera aski baditugu idazten dituzten artikuluak irakurtzeko egunkari batzuetan eta aski entzuten ditugu ere «pseudo» intelektualak irratietan edo telebistan euskalduner eta baita ere Ama lurra osoari esplikatzeko errotik eta maila guzietan tronpatzen girela.