Kateekin ateak hautsi

BASAIZEA - 1979an lehen Nafarroaren Eguna ospatu zenetik, gauza anitz aldatu dira. Euskal kultura bera ere aldatu da eta etengabeko aldaketan ari da. Gure aldarrikapen katea aldiz, nahiz eta denboran zehar aldatzen den, ez da sekula moztu. Kateak erasotzeko etengabeko saiakerak gauzatu dituzte azken hilabeteetan. Gure balore kateak suntsitu nahi izan dituzte iaz, Nafarroaren Egunean emaniko LGBTIK+ bandera urratuz. Eskuin muturrak eta faxismoak geroz eta indar eta leku gehiago hartzen duen heinean, kateak lot ditzagun!
Kateekin ateak hauts ditzagun, norberaren mugaren ateak eta norberaren nahitik engaiamendu kate kolektibo eta oso bat sortu ditzagun faxismoaren diskurtsoak suntsituz, euskararen kontrako jarrera oldarkorrak salatuz eta lurraren suntsitzea oztopatuz. Aldarrikapen eta nahi guzi hauek ere kontutan harturik, aurten ere Nafarroaren Eguna antolatu dugu, apirilaren 27an, hain zuzen. Aitzinetik Kulturaldia indartsu jinen da. (...)

Kasu, ez gitxu lo!

Jone BARNEIX - Azken denboretan gauzak mugitzen eta egoera batzuk kanbiatzen ari direla sentitzen badugu ere, oraino desberdinkeria ainitz badira gizon eta emazteen eskubideen artean. Zonbat emazte auzapez ezagutzen ditugu? Biztanlegoaren erdia emazteak izanki, Baxenafarroko 80 herrietarik 9’tan bakarrik dira emazte auzapezak. Berriki pasa diren laborantxako hauteskundeetan, zonbat hautagai izan dira emazteak? Aldiz haurren eta xaharren zaintza lanetan, zonbat gizon badira? Adibide ttipi horiekin fite ikusten da oino aginte postuetan gizonek direla nagusi eta emazteak ikustezinak diren lanetan aritzen girela.
Aurten lehen aldikotz martxoaren 8ko emazteen eskubideen aldeko borroka eguna Oztibarren ere, 12:00etan, Larzabaleko itzulgunean antolatua den elkarretaratzearekin azpimarratua izanen da. (...)

Elgarrekin, Herria, Burujabetza

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak aurtengo Aberri Egunan, Apirilaren 20an, Donibane Garazi lurralde eta xoko guzietatik jindako ahal bezain bat jenderen bilgune izatera deitzen du. Karia horretara, Mugimendu Abertzalearen aniztasuna eta indarra biltzeko deia luzatuz. 
Hara jarraian, joan den larunbatean, otsailaren 1ean, Donibane Garazin egin prentsaitzinekoan  Mattin Etcheverryk eta Ainize Butronek egin hitzartzea. (...)

Larresoroko pareta eta gerla handiak

Gabi Daraspe - Urtarrilean, Larresoroko pareta handi bat ederturik agertu zen «Faxismoaren aurka borrokatu» zioen mural handi batekin. Faxismoaren kontra mugitzea beharrezkoa da, batez ere tendentzia horrek indarra hartzen duelarik mundu osoan. Euskal Herria ez da salbuespena: eskuin muturra hedatzen ari da bozetan, eta hemen ere biderkatzen ari dira erasoak. Instituzionalki, karrikan, sare sozialetan, jendeen buru eta ekintzetan orokortzen ari den faximoaren eta erreakzioaren kontra egitea behar beharrezkoa da.
Larresoroko tindaketa ez zen bakarra izan, zorionez, Euskal Herriko xoko ezberdinetan faxismoaren kontrako aldarriak loratu baitira azken hilabeteetan (txalo artistei!). Orokorkiago, arlo guztietan gaitz horri aurre egiteko antolatzea beharrezkoa da. (...)

Zone à faible émission, l’écran de fumée

Filipe Saint-Arroman - D’ici le 1er avril 2025, l’Agglo Pays Basque aura mis en place une Zone à faible émission (ZFE). Sont concernés les territoires des onze communes littorales situées à l’ouest de l’A63.
Même s’il s’agit là d’une obligation légale imposée par l’Etat, lui-même en infraction vis-à-vis de la Commission européenne, il convient de s’interroger sur le sens de cette mesure, tant d’un point de vue environnemental que social, ainsi que sur ses objectifs affichés ou non avoués. (...)

ELB, le syndicat de défense des paysan.nes

ELB - Un groupe de paysannes et paysans représentant le Pays basque dans toute sa diversité de productions et d’horizons géographiques et sociaux (cadre familial et hors-cadre) est candidat aux prochaines élections professionnelles agricoles. Ces paysan.nes de tous les horizons vont représenter ELB et défendre une agriculture rémunératrice et solidaire, avec des fermes transmissibles, dans l’intérêt de tou·tes.
Voici la liste de ces candidat.es et leur appel à tou·tes les paysan·nes qui sont attaché·es à ce que leur métier perdure et existe encore demain, à voter pour ELB lors du scrutin qui aura lieu en janvier prochain. (...)