« Gazteon beharrak asetuko dituen Euskal Herrian bizi nahi dugu »
XUTI GAZTE - Uztailaren 14eko besta egun arrotz honetan frantziar proiektu jakobinoa inposatzen zaigu euskal herritarroi beste behin ere. Frantizar errepublikaren baloreak goraipatzeko baliatuko den egun honen gibelean Euskal Herriko gazteok bizi dugun zapalkuntza ezkutatzen da.
Muturreko egoera pairatzen dugu gazteok: euskaraz ikasi eta mintzatzeko aukera eskasa, etxebizitza eskuraezina, lan prekarietatea, bortizkeria matxista, LGTBfobo eta arrazista, goi mailako ikasketetarako eskaintza urria, lurraren suntsipena, turismo masiboa, etab… Ezinezkoa bilakatu zaigu Ipar Euskal Herrian bizitzea, eta Frantziara joatera kondenatuak gara. (....)