Lan-mundua euskalduntzen
Lan-mundua euskalduntzeko urrats zehatzak egin behar direla adierazi dute ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Garbiñe Aranburu eta Kontseiluko Paul Bilbao idazkari nagusiek elkarrekin egindako agerraldian.
«Euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-munduarena», ziurtatu du Bilbaok. «Gure egunerokoaren zati handi bat lanean igarotzen dugu, eta, ondorioz, gure hizkuntza-praktikak eta eskubideak baldintzatzen dituen esparrua da, langile zein kontsumitzaile gisa». Horregatik, Lakuntzaren hitzetan, «langileen eskubideen eta bermeen aldeko borrokan kokatzen da hizkuntza-eskubideena. Beraz, gure borroketako ildo bat izan behar du hizkuntzarenak, euskararenak». (...)