Nork erranen zuen?
Lurrama 2017ak, arrakasta handia ezagutu du berriz ere 20.000 bisitariz gora hurbildu zaizkiolarik. 2017 edizoa biziki aberatsa izan da, kalitatezko parte hartzaile eta hizlariekin «Bioaniztasunaz goza!» tematikaren inguruan: mintzaldiek jende anitz interesatu dute. Bazkari eta afariak ere bete dira eta giroa ezin hobea izan da. Antolatzaileek jadanik 2018ko Lurramara gomitatzen zaituztete azaroaren 16, 17, eta 18an.
Han artean, hara jarraian Iñaki Berhocoirigoin-ek, Lurrama elkarteko lehendakariak igandeko Sukaldari Ospetsuen bazkari arrakastatsuaren bukaeran oholtza gainean luzatu duen antizipazio mezu mamitsua. Dudarik gabe, planetarentzat jasangarriago litaiken bizi modu eta laborantza eredu baten ezagutzeko parada ezin hobea. (...)