Nork zaintzen zaitu eta nor zaintzen duzu?
Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai - Gogoan ditugu 2018an eta 2019an Euskal Herrian loratu ziren greba feministak. Hurbilago dugu 2023ko azaroaren 30ekoa, hau ere feminista, baina aldi huntan orokorra: sektore guzietan eramana; emazte, ez-binario zein gizonek bideratua; mugimendu feministak sustaturikoa eta langile eta ikasle sindikatuek babesturikoa.
Greba feminista orokorrera deitzeko ausardia duen herriak badu oinarrian mugimendu feminista indartsu, sendo eta determinatua, soilik egingarritasuna ikusiz gero jartzen direlako helburuak hain gora. (...)