Souveraineté : quel point de départ ?

L’Aberri Eguna 2017, le dimanche 16 avril se déroulera à Gernika et à Uztaritze. Les citoyen-ne-s appelant à participer à ce nouveau départ de l’Aberri Eguna en Iparralde ont choisi comme thème “Urratsez urrats Euskal Herria eraiki”, c’est-à-dire “Construire le Pays Basque pas à pas”.
Alda apporte ici une réflexion que Xabi Anza, responsable formation du syndicat ELA a publiée en euskara sur www.zuzeu.eus concernant le processus souverainiste en Pays Basque. Une analyse utile pour réfléchir sur une stratégie souverainiste gagnante ou permettant d’avoir l’adhésion de la majorité des habitants du Pays Basque. Voici le texte de Xabi Antza. (...)

Soberanismoa: Zein da abiapuntua?

Premiazkoa da definitzea eta partekatzea zein den prozesu subiranista baterako abiapuntua. Abiapuntua aipatzen dudanean esan nahi dut zein den errealitatea zeinetatik prozesua bera pentsatzen hasi behar dugun.
Litekeena da uste izatea hau begibistako zerbait dela, baina ez da halabeharrezkoa. Sarri, analisi politikoa nahi eta borondatetik abiatzen da, errealitatetik baino areago. Esaterako, niri galdetuko balidate zer nolako prozesu subiranista nahiko nukeen, zalantzarik ez nuke egingo.

Abertzale izaitea zer den gaur?

Ekuador-eko Amazoniako nazio eta etnia batzurentzat autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeak suposatzen du komunitate batek bere orainaren eta etorkizunaren ardura bere gain hartzen duela, soberania, gizarte eta garapen ereduaren inguruko eztabaida beste inoren bizkarrean utzi gabe.
Abertzale izatea zer den gaur, gauza asko izango da noski. Baina horien artean honako hau sinistea eta aldarrikatzea: lurraldeari, kulturari, garapen eta gizarte ereduari edo beste edozeri begira, bere buruaren jabe izan nahi duen edozein giza talde izan daitekeela balore “unibertsalak” iristeko bide.