Berriki, “PLH” (Programme Local de l’Habitat) delakoak sortu duen eztabaida elkargoaren ibilmoldearen adierazlea dugu. Izan ere, noiz ikusi dugu Iparraldeko instituzioetan planifikazio dokumentu baten erabakiak halako eztabaida pizten jendartean?
Dakidala, 10 herri elkargo genituelarik, egon diren gisa hortako erabakiek ez zuten halako girorik sortzen jendartean... Egia da etxebizitzaren eremuan egoera larri bizi dugula, baina elementu berria da Ipar Euskal Herriaren instituzioak Iparralde mailako politikak behartzen dituela, eta ondorioz, Iparralde mailako eztabaida giro bat sortzeko baldintzak eskaintzen dituela. (...)