Laikotasuna

Azken urteotan, laikotasunak Frantzian gaindi eztabaida frango sortu du eta sortzen segitzen. Euskal Herrian, gaur egun, balio ote du hortaz mintzatzea?
Bizpahiru istorio ttipirekin nola hunkituak giren kondatuko dizuet.

Itsumendupean

Euskaraz bizitzeko Euskaldunek eten gabe borrokatu behar dugu. Ba ote da norbait alderantzizkoa erraitera ausartuko denik?
Garai gogorrak haientzat! Ez gira gehiago 17.mendean, kasik Lapurdi osoan euskaraz mintzatzen zelarik.

Ahalgerik gabe

Duela zonbait urte, 2011ko agorrilean, oraiko Frantziako Lehendakaria, François Hollande, Xiberora jin zen Monzon pastoralaren ikustera. Zerbait zen agerraldi hura Frantziako lehenburu izaiteko hauteskundeen aitzin hartan. Hain segur, bere hemengo adiskideek zerbait harrigarri eta lekuan lekukoa erakutsi nahi zioten. Folklorekeria, haatik, harentzat!
Uda Hontan, Pierra Lhande pastorala emana izan da. Lhande, beste gauza anitzen artean euskaltzale suharra izan zen. Euskaltzaindiaren sortzean ere parte hartu zuen. Nor ikusi dugu pastoralaren ikusleen artean? Gure apezpikua, Marc Aillet. Derragun garbiki, jende gutik baitakite, Euskal Herrira jinez geroztik, Marc Ailletek ez dio euskarari bere lekua emaiten, edo, hobeki erran, uzten ditu gauzak orain arteko bidetik segitzen...