Comprendre
Apirilak 3, errugabetzearen aldeko 7 elkarretaratze
BIDEOA - Apirilaren 2 eta 3an iraganen den Bakegileen epaiketaren atarian, 200 herritar, eragileetako ordezkari eta hautetsitik goiti bildu dira Luhuson joanden larunbatean. Euskal Herrian behin betiko aro berri bat irekitzea posible izan dadin, Béatrice Molle eta Txetx Etcheverrryren errugabetzea galdegiten dugu.
Seinale indartsua eta Euskal Herriko bake iraunkorraren aldeko parioaren onarpena galdegiteko, apirilaren 3an, arratseko 7etan Maule, Donibane-Garazi eta Baiona, eta eguerditan Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko herriko etxeen aitzinean biltzera deitzen ditugu “Errugabetzea Euskal Herrian aro berri bat behin betiko irekitzeko” deialdi anitzarekin bat egiten duten guziak. (...)