Comprendre
BIDEOA - Aro Modernoan egungo estatuak (Frantzia, Espainia) finkatzen hasi ziren: administrazioa, hezkuntza, hizkuntza-politikak… XVI. eta XVIII. mendeen artean egungo mugak erabaki zituzten Frantziak eta Espainiak. Euskaldunak, bada, bi erresumatan izan ziren bereiziak. Besteak beste erresuma biok ezarritako legeen ondorioz, hizkuntza-komunitatea galtze eta gutxiagotze-prozesuan abiatu zen.
Hala ere, mugak ere hautsi zituen hizkuntzak aro honetan. Batetik, arrantzaleen eskutik, Ternuara eta Islandiara iritsi zen eta han pidginak sortu. Bestetik, euskara testu idatzietan agertu zen lehenengoz (Etxepare, Leizarraga, Axular…), erlijio testuetan batez ere. (...)