Opinion
Zer irakurketa egin azken asteetan bereziki Frantses estatuan gertatu laborari mugimenduaz?
Iker Elosegi (mrafundazioa.eus-etik) - Jende ainitz harritu da azken asteetan Frantziako estatuan abiatu den laborarien matxinadaz. Gobernua, laborari sindikatuak, prentsa guzia aritu dira protesta horien analisatzen, iritziak ematen... Jendartearen sustengu haundia ere ukan dute laborariek; lanbide horren garrantzia azpimarratua izan da... iduri zuen berriz COVID denboran ginela, beharrezkoa diren ofizioak goraipatzen...
Zer nahi dugu? Laboraririk gabeko elikadura ekoizpen eta banaketa automatizatu, digitalizatu sistema industrial bat? Elikadura industrializatu eta aseptiko bat, ingurumeneko baliabideak suntsitzen segituko duena? (...)