Opinion
Greba feminista orokorra ukanen dute 2023ko azaroaren 30ean Hego Euskal Herrian. Denon Bizitzak Erdigunean plataforma feministak antolaturik, zainketa sistema duina, kalitatezkoa, publikoa eta komunitarioa aldarrikatzea izanen da helburua.
Denon Bizitzak Erdigunean plataformaren aldarrikapenak ezagutzeko xedez, hitzaldi bat antolatua da azaroaren 17an (Baionako Lan Burtsan, 19:00tan), greba antolatzen dabiltzan bi militante gomitatuz. Biharamunean, azaroaren 18an, zaintzek gure bizian hartzen duten lekuaz gogoetatzeko aukera ukanen da Ortzaizeko liburudendan. Azkenik, ikusirik azaroaren 30eko grebak duen inportantzia, eta gure elkartasuna adierazteko xedez, Donostirako manifestaziorako abiatze kolektibo bat eginen da arratsaldean. (...)