10 000 enplegu klimatiko ospatu eta aldarrikatu
Zentral nuklearrak, Ikea, bide garraioak, AHTaren bide berria edo «Notre Dame Des Landes» aireportua, 2X2 bideak, Genetikoki Eraldatutako Organismoak, Lacaune ardiekilako lantegiak edota 1000 behitako etxaldeak, hots erregularki inposatu nahi dizkiguten katastrofe sozial edo ingurumen-hondamendiak, horiek guziak beti molde berean erakutsiak dira, hau da «Enpleguarendako ona da».
Bizi!k aurkezten digu Jose-Ramon Becerra ingeniari eta aholkulariari galdatutako ikerketa. Ikerketa horrek erakusten du Ipar Euskal Herrian politika klimatiko anbiziotsua eramana balitz nola 10 000 enplegutik gora sortzen ahal liratekeen, jakinez kopuru hori konparatu behar zaiola gure lurraldean, 2015eko urtarrilean ziren A kategoriako 15 883 langabetuei (azken hilabetean nehongo aktibitaterik gabe zirenak).