Ekonomiaren kritikatik alternatiba zehatzetara
Ekonomia Kritikoko Taldea (EKT), Sarrikoko ekonomia eta enpresa zientzien fakultatean ikasle talde batek sortu duen taldea da.
Taldearen izenak argi dioen bezala, gaur egungo ekonomia eredua kritikatu nahi du eta honekin batera beren fakultatean irakasten dietena eraldatu. Gaurko egoerari aterabide baten atzemaiteko ezinbestekotzat jotzen dute ikuspegi kritiko batetik ikasleak formatzea eta ikasitakoa praktikara eramatea, ekonomia egiteko beste molde bat badela argi uzten dute kasik 5 minutako bideo honetan.